viernes, 1 de febrero de 2013

SARDIN ZAHARRAK 1


SARDIN ZAHARRAK 1

Akaso kaleetan barrena ikusiko zenituzten tabal borobil batzuk sardin zaharrez beteta,ba horietxek ere gustokoak dittugu karro hontakoak.
Nola jaten dira...ba lehenengo zeure behatz potoloaren azkazala luzatzen utzi zeren bera izanen da zure laba txiki aproposena sardina zuritzeko.
-Heldu ezkerrarekin sardina luzetaka eta orpoz gora,gero eskuinarekin burua kendu eta behatza sarturik bere barrena tripak atera.
-Lehen esandako azkazall marabilloso horrekin,zartatu luzetaka bizkar hezurraren kontra azaleraino.
-Ondo irekia duzunean ,behatzaren azkazala erabiliaz,sartu alderdi batean  haragi eta azalaren tartean eta ikusiko duzu nola libratzen da azala hondatu gabe,gero beste aldearekin lan berdina eta azkenik bizkar hezurra libratu azkazala sartuta .
Noski txukun !
.Behin lan hauek egin ezkero ,sardinaren "bixarrak"ebaki eta tiretan moztu.Olio gordinik bota eta baratxuria lajetan.
Ogia eta ardoa eta ez ahaztu azkazala garbitzea.
Ez zenuen pentsatzen sardina larrutu zitekeenik ?
Hi  pasat zak zatoa ,hau egarrixe....